122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera ekonomikoen eremuko 1. sektorea (La Serna) birzatitzeko proiektuko aldaketaren testu bategina

Tuterako Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2009ko irailaren 11ko ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen Tuterako jarduera ekonomikoen eremuko 1. sektorea birzatitzeko proiektuko aldaketaren testu bategina, Ignacio Nagore Lainek sustaturik Navarra de Suelo Industrial, S.A. ordezkatuz. Hura Alkatetzaren 2009ko maiatzaren 19ko ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean.

Tuteran, 2009ko irailaren 11n.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0922369