122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan igogailua jartzeko. Merindadeen plaza, 3. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2009ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-SEP-09 (8/CU)

"Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak aurkeztutako xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoan (JOB, 2009-05-05), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, erabaki da:

1. Behin betiko onestea lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Merindadeen plazako 3an igogailua jartzeko, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak sustaturik.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.»

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2009ko irailaren 8an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0922122