122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun azterlana, Marcelo Celayeta etorbideko 47an igogailua jartzeko, eskailerak patio aldera mugituta. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2009ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-SEP-09 (11/CU)

"Juan José Pérez Aradros Muro jaunak, Marcelo Celayeta, 47ko jabeen elkartea ordezkatuz, tramitatzeko aurkeztu xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoan (JOB, 2009-05-26), jendaurreko epea alegaziorik gabe iraganik, honako hau erabaki da:

1. Marcelo Celayeta etorbideko 47an, eskailerak patio aldera mugituta, igogailua jartzeko xehetasun azterlana behin betiko onestea. Juan José Pérez Aradros Muro jaunak sustatu du Marcelo Celayeta etorbideko 47ko jabeen elkartea ordezkatuz.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari ebazpen hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.»

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2009ko irailaren 7an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0922121