122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun azterlana, Abaurregaina kaleko 6an igogailua jartzeko. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2009ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-SEP-09 (6/CU)

«Abaurregaina kaleko 6an igogailua jartzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoan (JOB, 28-04-2009), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz, erabaki da:

1. Behin betiko onestea Abaurregaina kaleko 6an igogaila jartzeko xehetasun azterlana, Juan José Pérez Aradros Muro jaunak aurkeztua, jabeen elkartea ordezkatuz.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.»

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2009ko irailaren 7an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0922120