122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

3/2009 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Hezkuntzako idazkari tekniko nagusiak emana, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari eskumena ematen diona, bere eskumeneko gaietan fede publikoa eman eta ziurtagiriak luzatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzen dituen Erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuak idazkaritzen esku uzten du departamentuan dauden agiri eta datuen gainean fede emateko eta horien gaineko ziurtagiriak luzatzeko eskumena.

Azken honetan eskola prestakuntzarekin eta hezkuntza berrikuntzarekin lotutako gaiei buruzko ziurtagiriak egiteko eskaerak gero eta gehiago direnez departamentuan, eta une jakin batzuetan berehala luzatu behar direnez, lagungarria litzateke, ziurtatu beharreko datuak non dauden, hango zerbitzu kudeatzaileak berak izatea zerbitzu honek irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren arabera esleiturik dituen gaien gainean fede eman eta ziurtagiriak luzatzeko eskumena, departamentuko idazkari tekniko nagusiaren eskuordetza erabiliz.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren 5. artikuluari dagokionez, xedatutakoaren indarrez,

EBATZI DUT:

Lehena.-Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari eskumena ematea, bere eskumeneko gaietan fede publikoa eman eta ziurtagiriak luzatzeko.

Bigarrena.-Ebazpen hau Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea.

Hirugarrena.-Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2009ko irailaren 10ean.-Idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F0922411