122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Jarduera sailkatua

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 68. artikuluan xedatua betetzearren, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: Azcoiti de Andrés, Enrique. Jarduera: haragitarako behi aziendaren ustiategiko instalazioak handitzea. Tokia: 2. poligonoa, 476. lurzatia. Alderdia: La Tejería.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2009ko irailaren 7an.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0922269