122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Udal ordenantza, Murchanteko Musika Eskolako 2009-2010 ikasturterako tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2009ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Murchanteko Musika Eskolako tasak arautzen dituen udal ordenantza. 2009ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31n, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen. Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsi da delako ordenantza. Haren testua osorik argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

A) Tasak:

16.-Murchanteko Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Tarifen eranskina, Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan parte hartzeagatik

2009-2010 ikasturtea

Matrikula, irakasgai bakoitzeko: 20 euro urtean.

Txikien banda: 10 euro hilean.

Hastapena: 18 euro hilean.

Musika Hizkuntza, 1. mailatik 4.era: 21,00 euro hilean.

Musika Hizkuntza, 5. maila: 19,00 euro hilean.

Musika Hizkuntza, 6. maila: 19,00 euro hilean.

Bitartekoak:

-Lehen maila: 28,00 euro hilean.

-Bigarren maila: 31,00 euro hilean.

-Hirugarren maila: 31,00 euro hilean.

-Laugarren maila: 33,00 euro hilean.

-Borzgarren maila: 35,00 euro hilean.

-Seigarren maila: 35,00 euro hilean.

-Helduak: 44,00 euro hilean.

Tarifa hauek 2009ko irailetik 2010eko ekainera bitartean aplikatuko dira, Musika Eskolaren ikasturtearekin batean.

Bi ordainagiri ordaindu gabe metatzea arrazoi aski izanen da kasuan kasuko jardueratik kanpora gelditzeko, jakinarazpenik edo aldez aurreko gaztigurik behar izan gabe.

Itzultzen den ordainagiri bakoitzak 3 euroko gastua ekarriko du, tramitazioagatik, eta itzulitako ordainagiriaren titularrari kobratuko zaizkio.

Murchanten, 2009ko irailaren 9an.-Alkatea, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0922340