122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Herrilurraren desafektazioa

Miranda Argako Udalak, 2009ko maiatzaren 6an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, aho batez, 3. poligonoko 1145. lurzatiaren 17,5 metro koadroko (5 m x 3,5 m) zatiaren desafektazioa. Herrilurra da, Cotilla izeneko alderdian dagoena, eta Ebroko Ur Konfederazioari zati hori lagatzea da helburua, bertan plubiometriako ekipoak kokatu eta Ebroren Arroko erauntsiak neurtzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan.

Miranda Argan, 2009ko irailaren 15ean.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0922524