122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2009ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

2009ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31n, 2009ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia. Aurrekontu horretan sartzen dira, bai entitateari berari dagokiona, bai eta Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoarena ere. Orobat, espedientera biltzen dira bi aurrekontu horiek betearazteko oinarriak ere.

Jendaurreko epea inork aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betikoz onetsitzat jo dira bai aurrekontua, bai eta hura betearazteko oinarriak ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarriari jarraikiz.

Horrenbertzez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da behin betikoz onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen:

-Udalaren aurrekontua.

GASTUAK:

1) Langileria gastuak: 388.002,96 euro.

2) Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 603.486,68 euro.

3) Finantza-gastuak: 8.710,98 euro.

4) Transferentzia arruntak: 52.814,78 euro.

6) Inbertsio errealak: 833.834,28 euro.

9) Finantza-pasiboak: 31.131,92 euro.

Gastuak, guztira: 1.917.981,60 euro.

DIRU-SARRERAK:

1) Zuzeneko zergak: 241.038,93 euro.

2) Zeharkako zergak: 23.000,00 euro.

3) Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 72.041,39 euro.

4) Transferentzia arruntak: 352.721,00 euro.

5) Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 364.191,22 euro.

6) Inbertsio errealak besterentzea: 2.100,00 euro.

7) Kapital transferentziak eta bertze diru-sarrera batzuk: 635.432,47 euro.

9) Finantza-pasiboak: 227.457,59 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.917.982,60 euro.

1. ERANSKINA

-Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoa.

GASTUAK:

1) Langileria gastuak: 400.841,34 euro.

2) Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 104.604,18 euro.

3) Finantza-gastuak: 1.000,00 euro.

4) Transferentzia arruntak: 7.701,00 euro.

6) Inbertsio errealak: 15.712,16 euro.

Gastuak, guztira: 529.858,68 euro.

DIRU-SARRERAK:

3) Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 333.334,29 euro.

4) Transferentzia arruntak: 183.559,23 euro.

5) Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 50,00 euro.

7) Kapital transferentziak eta gastuen finantzaketarako bertzelako diru-sarrerak: 12.914,16 euro.

9) Finantza-pasiboak: 1,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 529.858,68 euro.

Miranda Argan, 2009ko irailaren 9an.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0922284