122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aurrekontu aldaketaren behin betiko onespena.
(3/2009 espedientea)

Aurrekontuaren aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 24an. Jendaurreko apean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratu egiten da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

GASTUAK:

6. kapitulua : 649.635,20 euro.

Gastuak, guztira: 649.635,20 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua : 333.985,13 euro.

9. kapitulua : 315.650,07 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 649.650,07 euro.

Lesakan, 2009ko irailaren 15ean.-Alkatea, Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco.

Iragarkiaren kodea: L0922560