122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 7an hartua, Nafarroako Kultur Ondarea osatzen duten zenbait ondasun higigarri Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzen dituena.

Kulturako zuzendari nagusiak uztailaren 29an emandako 566/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Kultur Ondarea osatzen duten zenbait ondasun higigarri Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko 42 espediente batu ziren.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeak aldeko txostena eman zuen ondasun higigarri horiek Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzeko.

Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenen arloan Nafarroako Gobernuak eginen du Interes Kulturaleko Ondasunen deklarazioa, erabaki bidez, honako hauei jarraikiz: Interes Kulturaleko Ondasunen Deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretua (abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuak aldatua) eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12. artikulua.

Horrenbestez, eta Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legean ezarritakoa betez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzea honako zerrendako ondasun higigarri hauek:

-Valtierrako Santa Maria parrokiako ekisaindua.

-San Martin Ameskoako San Martin parrokiako prozesio gurutzea.

-Azueloko San Jorge parrokiako San Jorgeren kutxatila-erlikiontzia.

-Ziraukiko San Erroman parrokiako prozesio gurutzea.

-Lizarrako San Migel parrokiako Lignum Crucis-en eta Haurtxo Errugabeen erlikiontziak.

-Egiarretako (Arakil) San Antonio Abad parrokiako prozesio gurutzea.

-Itsasoko (Basaburua) San Pedro parrokiako prozesio gurutzea.

-Anizko (Baztan) Jasokunde parrokiako prozesio gurutzea.

-Elizondoko (Baztan) Santiago parrokiako prozesio gurutzea.

-Gazolazko (Zizur) Andre Mariaren Garbikundearen parrokiako prozesio gurutzea.

-Undioko (Zizur) Tourseko San Martin parrokiako intsentsu-ontzia.

-Soraurengo San Andres parrokiako prozesio gurutzea.

-Uharte Arakilgo Aralarko San Migel Santutegiko Aralarko Aingeruaren erlikiontzia.

-Muskizko (Imotz) San Martin parrokiako prozesio gurutzea.

-Atondoko (Itza) San Martin parrokiako prozesio gurutzea.

-Leteko (Itza) San Millan parrokiako prozesio gurutzea.

-Markalaingo (Txulapain) San Migel parrokiako prozesio gurutzea.

-Arruizko (Larraun) San Kristobal parrokiako prozesio gurutzea.

-Leitzako San Migel parrokiako prozesio gurutzea.

-Izkueko (Oltza) Santa Eulalia parrokiako prozesio gurutzea.

-Tirapuko Andre Maria Sortzez Garbiaren parrokiako prozesio gurutzea.

-Alkozko (Ultzama) San Esteban parrokiako prozesio gurutzea.

-Berako San Esteban parrokiako prozesio gurutzea.

-Ubaniko (Zabaltza) San Martin parrokiako prozesio gurutzea.

-Iruñeko katedraleko Santa María la Real izeneko gorputz borobileko eskultura, Hilobi Santuko erlikiontzia, Lignum Crucisaren erlikiontzia, Santa Ursularen erlikiontzia, ebanjelio liburua, prozesioetako kustodia eta tenplete eukaristikoa.

-Iruñeko San Zernin parrokiako ekisaindua, San Saturninoren erlikiontzia, parrokiako prozesio gurutzea eta pixidea.

-Iruñeko San Nikolas parrokiako San Markosen erlikiontzia.

-Iruñeko San Agustin parrokiako Santa Barbararen erlikiontzia.

-Iruñeko San Joan Bataiatzailearen parrokiako prozesio gurutzea.

-Iruñeko San Lorentzo parrokiako San Ferminen mitra, makulua, infulak eta bi kopetako.

-Goizuetako Jasokundearen parrokiako ekisaindua.

-Arraitz-Orkingo (Ultzama) Jasokundearen parrokiako ekisaindua.

-Lesakako San Martin parrokiako ekisaindua eta prozesio gurutzea.

-Arribeko (Araitz) San Migel parrokiako ekisaindua.

-Erriberriko Frantziskotarren komentuko ekisaindua.

-Azkoiengo San Joan Ebanjelaria parrokiako sagrarioa.

-Olaizko (Olaibar) San Migel parrokiako prozesio gurutzea.

-Deikazteluko San Emeterio eta San Zeledonio parrokiako Iratxeko Andre Maria.

-Uxueko Santa María la Real parrokiako Uxueko Andre Maria.

-Zangozako Santa Maria parrokiako Rocamadorko Andre Maria.

-Lizarrako Puyko Andre Maria basilikako Puyko Andre Maria.

-Artaxoako Jerusalengo Andre Maria basilikako Jerusalengo Andre Maria.

Deklarazio espedientearen agirietan dago erabaki honetan aipatzen diren ondasunen azalpen osagarria.

2. Erabaki honek onesten denetik aurrera izanen ditu ondorio administratiboak.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren kontra errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da:

-Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta, biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta, biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko irailaren 7an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0922148