122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Herrilurraren desafektazioa

Leitzako Udalak, 2009ko abuztuaren 6an egin bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuak onetsitako Ondasunei buruzko Erregelamenduan eskatutako gehiengoa izanik, erabaki zuen 1186,60 metro karratuko herrilurra desafektatzea, hain zuzen ere Landalurren Erregistro Fiskaleko 2. poligonoko 449 A, C eta D azpilurzatiak.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea interesdunen eskura egonen da, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Leitzan, 2009ko irailaren 4an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0922186