122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Ordenantzako aldaketa hasiera batean onetsirik

Irurtungo Udalak, 2009ko irailaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen eskola garraioaren zerbitzua erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, aipatutako ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irurtzun, 2009ko irailaren 11n.-Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L0922327