122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2052/2009 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazio txikietarako diru-laguntzen 2009ko deialdian baimendutako gastua handitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiak ekainaren 17an emandako 1658/2009 Ebazpenaren bitartez, energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioetarako diru-laguntzen 2009ko deialdia onetsi zen. Deialdi horretan, hartatik eratorritako konpromisoei aurre egiteko, guztira, honako gastu hau baimendu zen: 70.000 euro 2009. urterako eta 1.814.407,60 euro 2010. urterako.

Kopuru horretatik, IDAEk 857.346 euro ematen ditu, Nafarroako Foru Komunitateko Energia Berriztagarriak Sustatzeko Planean ezarritako laguntza publikoko jarduketak definitu eta gauzatzeko asmoz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta IDAEk sinatutako lankidetza hitzarmenari jarraikiz.

Beranduago, 342.938,40 euroko kreditua sortu da 2009ko gastuen aurrekontuko "Energia berriztagarrietako inbertsioetarako diru-laguntzak" izeneko 810002-81140-7800-425200 kontu-sailean, 2009. urterako Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Erakundetik (IDAE) jasotako funtsak direla-eta, arestian aipatutako lankidetza hitzarmenaren bosgarren klausulan xedatutakoaren arabera.

Bestalde, 2009ko gastuen aurrekontuko "Energia berriztagarrietako inbertsioetarako diru-laguntzak" izeneko 810002-81140-7800-425200 kontu-sailean eta "Energia berriztagarrietan inbertsioak egiteko toki entitateentzako diru-laguntzak" izeneko 810002-81140-7609-425200 kontu-sailean kreditu erabilgarria dago, laguntza deialdi horretan hasiera batean baimendutako gastua handitzen ahal duena.

Horrenbestez, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzeko Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak irailaren 27an eman 285/2007 Foru Aginduarekin bat, eta organoko titularra ez dagoenez,

EBATZI DUT:

1. Energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazio txikietarako diru-laguntzen 2009ko deialdian baimendutako gastua 502.938,40 eurotan handitzea, 2009ko gastuen aurrekontuko "Energia berriztagarrietako inbertsioetarako diru-laguntzak" izeneko 810002-81140-7800-425200 kontu-sailaren kargura. Hori dela-eta, 542.938,40 eurotan geldituko da finkaturik. Funts horietatik, 342.938,40 euro IDAEk emandako funtsei dagozkie.

2. Energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazio txikietarako diru-laguntzen 2009ko deialdian baimendutako gastua 233.971,94 eurotan handitzea, 2009ko gastuen aurrekontuko "Energia berriztagarrietan inbertsioak egiteko toki entitateentzako diru-laguntzak" izeneko 810002-81140-7609-425200 kontu-sailaren kargura. Hori dela-eta, 263.971,94 eurotan geldituko da finkaturik.

3. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari (Kudeaketa Ekonomikoaren Atala), Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Kontu-hartzailetza Delegatuari eta Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Atalari.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 26an.-Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Enpresako zuzendari nagusiaren ordez, Juan Carlos Artázcoz Sanz.

Iragarkiaren kodea: F0922229