122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2009ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Kulturaren, kirolaren, iraskaskuntzaren, gazteriaren, osasunaren, aisiaren eta gizarte zerbitzuen arloetako jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Iragarkia 2009ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 3an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Getze Galarren, 2009ko irailaren 10ean. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

9. artikulua. Honela gelditu da idatzirik:

9. artikulua. Musikaren arloan, diruz laguntzekoak dira musika klasikoko kontzertuak, abeslarienak, abesbatzenak, jazz eta rock jaialdiak, folk musikakoak eta banden edo txarangen emanaldiak.

Musika ikasketak ere diruz laguntzekoak dira, baldintza hauetan badira:

a) Noaingo "Julián Gayarre" eta Zizurko musika eskoletan egiten diren musika ikasketak, eta beste eskoletan egiten direnak, betiere ikasketa horiek Noaingo eskolan ematen ez badira eta Gizarte Zerbitzuen aldeko txostena badute.

b) Noain Elortzibarko Udalaren "Julián Gayarre" Musika Eskolan eta Zizur Nagusiko Udalaren musika eskolan direnean, diru-laguntzen zenbatekoa izanen da onuradunek beren ikasketak bi udalerri horietan erroldaturik daudenen pareko baldintzetan egiteko bezainbat, betiere betetzen badituzte ordenantza honetan ezartzen diren gainerako baldintzak.

c) Musika ikasketaren ziklo guztietan eman daiteke diru-laguntza, eta musika tresna bakarrean eskatzaile bakoitzeko.

30. artikulua. Lehendabiziko paragrafotik "musika" hitza kendu eta azken paragrafoa aldatuko da, banakoendako laguntzak 700,00 euro baino gehiagokoak izateko debekutik musika alorra aterako baita. Hona hemen:

30. artikulua. Alorra zernahi dela, kirolak, kultura, gazteria, gizarte zerbitzuak, eskola edo euskara, banakoendako laguntza edo diru-laguntza eskatu ahal izateko, familiaren errentak, eskabidearen aitzineko urtekoak, ez du egin behar Nafarroako Gobernuak irakaskuntzarako beketarako urte bakoitzean onesten duen deialdian ezartzen diren gehieneko mugetatik goiti.

Jantokiko gastuetarako laguntzek ez dute beren kostuaren %80tik goiti eginen, Hezkuntza Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak ematen dituzten laguntzak kenduta.

Ez da laguntzarik izanen ikastetxe itunpekoetarako edo pribatuetarako, ikasketak ikastetxe publikoetan egiten ahal badira.

Eskolatik kanpo, euskara ikasteko diru-laguntzak kostuaren %60 izanen dira gehienez, betiere errentaz den bezainbatean arestian aipatu baldintzak betetzen badira eta kurtsorik errepikatzen ez bada.

Banakoendako laguntzak ez dira inoiz ere urtean 700,00 euro baino gehiagokoak izanen, musika alorrean ematen direnak izan ezik.

Iragarkiaren kodea: L0922372