122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

2. sektoreko aldaketak. Hasierako onespena

Etxauriko Udalak, 2009ko irailaren 14an egin bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testua:

"Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legearen lehen xedapen iragankorreko 1 eta 3. puntuetan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.8 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Etxauriko Udaleko Osoko Bilkurak, aho batez eta legez behar den gehiengoa izanik, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Etxauriko Arau Subsidiarioetako 2. sektoreko aldaketak, 597, 598, 599, 600, 601, 602, 607, 608, 609, 623 eta 624. lurzatiei eta berdeguneari dagozkienak.

2. Espedientea hilabetez jendaurrean jartzea, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

3. Hasiera batez onetsitako aldaketak Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko gaiei buruzko txostena egin dezan".

Etxaurin, 2009ko irailaren 14an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0922596