122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Etxauriko Udalak, 2009ko irailaren 14an egin bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testua:

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan eta horiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Udalbatzak osoko bilkuran eta legez eskatutako gehiengoa izanik, aho batez, honako hau erabaki du:

1. Hasiera batean onestea Mendipea kalea handitzeko xehetasun azterlana, Etxauriko Arau Subsidiarioetako 1. poligonoko 480, 477, 21 eta 23. lurzatiei dagokiena. Xabier López de Uralde Saez de Buruaga arkitektoak prestatu du, eta Etxauriko Udalak sustatu.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

3. Erabaki hau ukitutakoei banan-banan jakinaraztea".

Etxaurin, 2009ko irailaren 14an.-Alkatea, José Javier Erro Larrea.

Iragarkiaren kodea: L0922551