122. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2375/2009 EBAZPENA, abuztuaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, artxiboko arduradun izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara eman eta deialdian eskatutako tituluak aurkezteko epea ezartzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 19an emandako 6/2009 Ebazpenaren bidez, artxiboko arduradun izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2009ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 4an.

Hautapen prozesua bukatuta eta behar den informazioa jasota, bidezkoa da sarrerako hautapen prozedurako proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiei eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren egiaztagiriak aurkezteko, hamargarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Artxiboko arduradun izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian proba guztiak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara ematea. Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri dira.

2. Probak gainditu arren, lanposturik lortu ez dutenek eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenek goi mailako batxilergoko, bigarren mailako lanbide heziketako tituluaren edo titulu baliokide baten eta B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dituzte, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren egiaztagiriak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren beste edozein bulegotan (zerrenda 2009ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztuko dira edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Titulazioari buruzko baldintzak deialdian eskaerak aurkezteko epearen azken egunean bete beharko dira.

3. Eskatutako agiriak ebazpen honek ezartzen duen epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendetan, eta deialdian parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, hamargarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuaren web orrian (www.navarra.es, "Zerbitzuak", Enplegu Publikoa") eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean argitaratzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpena eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 31n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

artxiboko arduradunen sarrerako hautapen prozesua gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiak (NAPIko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 19an emandako 6/2009 Ebazpenaren
bidez egindako deialdia)

ABIZENAK ETA IZENA

PUNTUAZIOA

AISA LARUMBE, IZASKUN

72,75

ECHAVARRI ARANA, MARIA

69

GARRIZ EGUARAS, MARIA ARANTZAZU

67,5

II. ERANSKINA

Artxiboko arduradunen oposizioko azken-aurreko ariketa gainditu duten izangaiak (NAPIko zuzendari kudeatzaileak urtarrilaren 19an emandako 6/2009 Ebazpenaren bidez deitutako hautapen prozesua)

ABIZENAK ETA IZENA

PUNTUAZIOA

RIOJA CIPRIAIN, IRANZU

50

ROSA HERNANDEZ, CARMEN

49

Iragarkiaren kodea: F0922129