104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu bereziak eta kreditu gehikuntzak Udalaren 2009ko aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2009ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, kreditu berezien eta kreditu gehikuntzen espedientea onetsi zuen Udalaren 2009ko aurrekontu arruntean; 1.261.629,11 euroko gastua, guztira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2009ko uztailaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2009ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Udalaren 2009ko aurrekontu arrunteko kreditu berezien eta kreditu gehikuntzen espedienteak (guztira, 1.261.629,11 euroko gastu goititua) jendaurreko epean inolako alegaziorik jaso ez duenez, behin betiko onetsita gelditu da, eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da iragarkia, aipatu gehikuntzak kapituluka laburturik:

GASTU BEHEITITUAK:

A) Eragiketa arruntak:

2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 45.408,54 euro.

3.-Finantza-gastuak: 50.355,22 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 1.600,00 euro.

B) Kapital eragiketak:

6.-Inbertsio errealak: 861.465,35 euro.

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak:

1.-Langileen gastuak: 5.760,00 euro.

2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 91.603,76 euro.

B) Kapital eragiketak:

6.-Inbertsio errealak: 1.164.265,35 euro.

DIRU-SARRERAK:

B) Kapital eragiketak:

9.-Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 302.800,00 euro.

Laburpena:

Gastu beheitituak: 958.829,11 euro.

Gastu goitituak: 1.261.629,11 euro.

Aldea: -302.800,00 euro.

Gastu goitituak: 302.800,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2009ko uztailaren 31n.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, Jose María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0920449