104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

Aurrekontuko 1/2009 aldaketa.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia:

GASTUAK:

1.533.60101 kontusaila. Camino de la Balsako zorua berritzea. Zenbatekoa: 9.775,52 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.77801 kontu-saila, Nafarroako Kutxarekiko hitzarmena "Zuk aukeratu, zuk erabaki". Zenbatekoa: 6.639,65 euro.

780 kontu-saila, Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 3.135,87 euro.

Guztira: 9.775,52 euro.

Torralba del Rion, 2009ko abuztuaren 4an.-Alkatea, Ricardo Ruiz de Gaona Carlos.

Iragarkiaren kodea: L0920509