104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Terraza eta mahaitxoak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.
Behin betiko onespena

2009ko apirilaren 2an erabaki zen hasiera batean onestea Terraza eta mahaitxoak arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 5ean argitaratu ondoan, ez da alegaziorik aurkeztu jendaurreko epean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 FLren 325.1 artikuluko azken lerroaldearen arabera, aldaketa hori behin betiko onetsi da.

Hona aldaketaren edukia:

16. artikulua. Denboraldia.

1. Udako denboraldia: apirilaren 1etik irailaren 30 arte, biak barne (sei hilabete), iraunen du udako denboraldiak.

2. Urteko denboraldia: ekitaldi fiskalaren urtea hartzen du urteko denboraldiak.

Argitaratzeko agindu da, NTAFLren 325 eta 326. artikuluetan aurreikusi ondorioetarako.

Azkoienen, 2009ko abuztuaren 5ean.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0920669