104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2009ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea "Priagent Constructor, S.L."rekin sinatu beharreko hirigintza hitzarmena, hain zuzen ere Udalaren Plan Orokorreko SR-5 sektorea garatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Milagron, 2009ko abuztuaren 3an.-Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0920441