104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena
(2/2009 espedientea)

2009ko uztailaren 24an, Lesakako Udaleko Osoko Bilkurak honako erabaki hau hartu du:

"Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena (2/2009 espedientea).

Kontu-hartzailearen uztailaren 21eko txostenean aipatzen da 2009ko Udaleko aurrekontuaren aldaketa egiteko beharra.

Honek aurreikusten du kontu-sail baten sorrera, Lesaka-Igantzi errepidea konpontzeko, 70.000 euroko zenbatekoa duena.

Diru-sarrerei dagokienez, 24.500 euro bertze kontu-sailak jaitsiz lortuko dira, eta 45.500 euro mailegu bat hitzartuz.

Hori guztia ikusirik eta kontuan harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoa (Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legeak aldatua), osoko bilkuran aho batez erabaki da:

1. Onestea aurrekontuko 2/2009 aldaketaren espedientea.

2. Espedientea ikusgai edukitzea hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten".

Lesakan, 2009ko uztailaren 31n.-Alkatea, Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco.

Iragarkiaren kodea: L0920478