104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Alkatetzaren eskuordetza

2009ko uztailaren 27an, Lesakako alkate jaunak honako hau ebatzi du:

"Udalerritik kanpo egonen naizenez, 2009ko abuztuaren 10etik 14ra, biak barne, honako hau ebatzi dut:

1) Aipatutako egunetan, alkatetzaren betebehar guztiak lehen alkateordeari eskuordetzea, Deñe Abuin Arrasate andreari.

2) Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 44.2 artikuluarekin bat eginez, eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dadila.

3) Baita ere, ebazpen hau lehen alkateordeari jakinaraztea."

Lesakan, 2009ko uztailaren 29an.-Alkatea, Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco.

Iragarkiaren kodea: L0920311