104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2009ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Saratsateko UE 13.5 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Nicolás Saldías San Miguel jaunak, María Carmen Ochotorena Arangoa andreak eta Eneko Saldías Ochotorena jaunak sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoa bete beharrez.

Eritzebeitin, 2009ko uztailaren 29an.-Alkate udalburua, Socorro Pérez Ollo.

Iragarkiaren kodea: L0920676