104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1096/2009 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, sahararrei laguntza humanitarioa emateko proiektuetarako deialdiko diru-laguntzak eman gabe uzten dituena.

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak martxoaren 30ean emandako 129/2009 Foru Aginduaren bidez, sahararrei laguntza humanitarioa emateko proiektuetarako 2009ko diru-laguntzen deialdia egin zen.

Aurkeztutako eskaera bakarra "Liga Española Pro Derechos Humanos de Navarra" entitatearena izan zen, "Elikadura hobetzea esnetako gamelu aziendaren garapenaren bitartez, errefuxiatu sahararren eremuetan haragia eta esnea hornitzeko" izeneko proiektua gauzatzeko.

Nafarroako Gobernuko Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuak txostena egin du eta proiektua ezestea proposatu.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak eman dizkidaten ahalmenak erabiliz eta, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak abenduaren 14an emandako 306/2007 Foru Aginduan xedatutako ordezkapen hurrenkerarekin bat,

EBATZI DUT:

1. "Liga Española Pro Derechos Humanos de Navarra" entitateak aurkeztutako proposamena, "Elikadura hobetzea esnetako gamelu aziendaren garapenaren bitartez, errefuxiatu sahararren eremuetan haragia eta esnea hornitzeko" izeneko proiektua gauzatzekoa, ezestea.

2. Sahararrei laguntza humanitarioa emateko proiektuetarako deialdiko diru-laguntzak eman gabe uztea.

3. 2009rako Nafarroako Aurrekontu Orokorreko "(**) Sahararrentzako laguntza humanitarioa" izeneko 900001 91200 4819 143104 kontu-sailean 275.000,00 euroko gastuari baimena kentzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau igortzea Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Koordinazio eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko Administrazio Aferetarako Bulegoari eta Kontabilitate Zentroari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko uztailaren 31n.-Plangintza eta Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Inmaculada Rández López andrea (Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia ordezkatuz).

Iragarkiaren kodea: F0920428