2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Faltzesko Udal Planeko aldaketa puntualaren proiektua.
Hasierako onespena
Udalak, 2009ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Faltzesko Udal Planeko 16. aldaketa puntualaren proiektua, Udalak berak sustatua, Miguel Ayape Bariáin eta Andrés Martínez Tejada arkitektoek prestatua eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2009ko uztailaren 3an ikus-onetsia. Proiektuak aldatu egin nahi du Faltzesko 6. sektorearen egungo mugapena. Asmoa da 577 B azpilurzatiko 16.426,96 metro karratuak sektore horretan sartzea.
Hilabeteko epean Udalaren Idazkaritza Nagusian aztertzen ahalko da, eta bidezkotzat jotzen diren erreklamazioak eta alegazioak aurkeztu ere bai.
Faltzesen, 2009ko uztailaren 24an.-Alkate udalburua, José Carlos García García.
Iragarkiaren kodea: L0920421