104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketa Udalaren "San Gregorio" zahar etxearen estatutuetan. Behin betiko onespena

Buñuelgo Udalak, 2009ko apirilaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa hau.

Hasierako onespenaren erabakia 2009ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Buñuelen, 2009ko uztailaren 31n.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Buñuelgo "San Gregorio" zahar etxea erakunde autonomoaren estatutuetako aldaketaren behin betiko testua

Lehenbizikoa.-Partaidetza Kontseilua gehitu da, zahar etxeko organoen artean:

7. artikulua. "San Gregorio" zahar etxea kudeatzeko erakunde autonomoa organo hauek osaturik dago: a) Gobernu Batzarra, b) Lehendakaria, c) Lehendakariordea y d) Partaidetza Kontseilua.

Bigarrena.-Berregituratu dira II. kapituluko hirugarren eta laugarren atalak eta borzgarrena gehitu da, Partaidetza Kontseiluaren osaera eta eginkizunak arautzen dituena:

3. ATALA

Lehendakariordea

18. artikulua. 1.-Lehendakariordea lehendakariak hautatuko du, Gobernu Batzarreko kide diren zinegotzien artean, organo honek egiten duen lehenbiziko bilkuran edo kargua utzi eta hurrengoan.

2. Lehendakariari dagozkion egiteko berak dagozkio lehendakariordeari, hura kanpoan edo eri denean, edo halakorik ez denean.

3. ATALA

Idazkaria eta kontu hartzailea

19. artikulua. 1.-Gobernu Batzarreko idazkaria Udalbatzakoa izanen da.

2.-Hona idazkariari dagozkionak:

a) Gobernu Batzarraren bilkuretako aktak prestatzea.

b) Erakunde autonomoaren jarduerari buruzko liburu eta agiriak zain daitezen agintzea.

c) Erakunde autonomoari zuzendutako korrespondentziari edo berak igortzen duenari burubidea ematea.

d) Gobernu Batzarraren egintza edo erabakiei buruz behar diren ziurtagiriak egitea.

20. artikulua. 1.-Zahar etxeko kontu hartzailea Udalbatzakoa izanen da .

2.Diruaren kontu hartzailetza egitea izanen da kontu hartzailearen lana.

4. ATALA

Batzarkideak

21. artikulua. Batzarkideari dagokie:

a) Lehendakariari proposatzea eguneko gai zerrendan sartu beharreko gaiak.

b) Gobernu organoei sostengu ematea

c) Gobernu Batzarrean pizten diren eztabaidetan parte hartzea eta haren erabakiak bozkatzea.

5. ATALA

Partaidetza Kontseilua

22. artikulua. 1.-Partaidetza Kontseilua honako hauek osatuko dute:

a) Lehendakaria: Gobernu Batzarreko lehendakaria.

b) Mahaikideak:

-Zahar etxeko zuzendaria.

-Zahar etxeko osasun langileen ordezkari bat.

-Zahar etxeko plantillako langileen bi ordezkari, langile horiek beren artean hautatuak.

-Erabiltzaileen hiru ordezkari, berek beren artean hautatuak

Erabiltzaileak legez edo epai bidez desgaituak badaude, karguak beren legezko ordezkariek izanen dituzte.

-Udalbatzako ordezkari bat

c) Idazkaria: Gobernu Batzarreko eta Udalbatzakoa.

2.-Partaidetzako Kontseiluko kide bat gelditzen baldin bada zinegotzi, zuzendari, osasun langile, egoiliar edo zahar etxeko langile izatetik, horixe izanik hartan parte hartzeko arrazoia, izendatu zuen organoak ordezkatuko du.

3.-Berritu ezean, kideak lau urterako hautatuko dira, eta haien agintaldiak bat eginen du Udalbatzarenarekin; posible da berriz hautatzea.

4.-Partaidetza Kontseiluak eskudantzia hauek izanen ditu:

a) Zahar etxeko jardueren gainean zuzendaritzak urtero prestatzen duen programaren gaineko iritzia eta balorazioa.

b) Instalazioen berrikuntza sustatzea eta haren kontserbazioa zaintzea.

c) Zahar etxearen funtzionamendurako mesedegarri diren proposamenak egitea.

d) Zahar etxearen jardunbide eta funtzionamenduaren gaineko jakingarriak jasotzea.

e) Ezaugarri berdintsuak dituzten bertze zahar etxeekin harremanak abiatzea.

f) Iritzia ematea Estatutuaz, Barne Araubidearen Erregelamenduaz eta erabiltzaileen araudiaz.

5.-Partaidetza Kontseiluak bilera arrunta egiten du urtean bitan. Bilera bereziak egiten ahalko ditu lehendakariaren edo bere kideen gehiengoaren eraginez.

6.-Funtzionatzeko eta erabakiak hartzeko, organo kolegiatuetarako orokorrean xedatu denak balioko du.

Hirugarrena.-17. artikulutik kendu dira komunitate erlijiosoen gaineko aipamenak.

V. KAPITULUA

Langileak

31. artikulua. "San Gregorio" zahar etxea kudeatzeko erakunde autonomoaren zerbitzuko langileak lan-kontratudunak izanen dira.

Zerbitzuko kategoriak eta harremanak ondokoak izanen dira:

a) Lan-kontratudun finkoak.

b) Behin-behineko lan-kontratudunak

c) Zerbitzuen errentamendua emateko kontratuak.

Kategoria eta lanpostu guztietan, Gobernu Batzarrak eginen du langileen izendapena.

Iragarkiaren kodea: L0920472