104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa 2009ko prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2009ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2009ko prezio publikoetan. Hasierako onespena 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, jendaurrean egon bitartean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da, eta Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratuko da haren testu osoa.

"Francisco Casanova" Udalaren Musika Eskolan 2009/2010 ikasturtean indarrean egonen diren
prezio publikoak

Berriozarren erroldaturiko ikasleak edo horien parekoak (*)

1. zikloa (1., 2. eta 3. mailak): 191,40 euro/ikasturtea.

Gainerako mailak: 491,40 euro/ikasturtea.

2. musika tresna: 240,00 euro.

(*) Tarifa honetaz baliatzeko, urtebete beharko da erroldaturik eta Berriozarren egiazki bizitzen.

Berriozarren erroldatu gabeko ikasleak

1. zikloa (1., 2. eta 3. mailak): 881,40 euro/maila.

Gainerako mailak: 2.247,12 euro/maila.

2. musika tresna: 1.230,10.

Berriozarren, 2009ko uztailaren 30ean.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L0920308