104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2133/2009 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan bidezko terapeuta izateko zazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 4an emandako 1286/2009 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan bidezko terapeuta izateko zazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2009ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 29an.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan bidezko terapeuta izateko zazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

Izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 3an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia ez egoteagatik (urriaren 4ko 444/2007 Foru Agindua), Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús Miguel Fortún Pérez de Ciriza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

GRACIA FRANCO, ANA

LOPEZ AYESA, SUSANA

MARTINEZ MARTINEZ, BLANCA

TAUS IBUARBEN, M.ª LUISA

Baztertuak:

Deialdiko 3.1.a) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

SIMON LASHERAS, MARIA JOSE

Iragarkiaren kodea: F0920856