104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Artaxoako Udal Planeko UC9.1 unitatea birzatitzeko
proiektuaren aldaketa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2009ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoako Udal Planeko UC9.1 unitatearen borondatezko birzatiketaren proiektuaren aldaketaren espedientea, José María Yarnoz Divasson jaunak eta María Rosario Linzoain Yarnoz andreak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egokiak juzgatzen diren erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkeztu ahal izateko.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2009ko uztailaren 31n.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0920334