104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2009ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2009ko uztailaren 30eko osoko bilkuran, onetsi zuen Udalaren 2009ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 236. artikuluan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta aurrekontuaren behin betiko onespenaz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2009ko uztailaren 31n.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0920329