104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

16/2009 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2009ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2009ra luzatutako 2008ko ekitaldiko aurrekontua aldatzen duen 16/2009 espedientea (kreditu gehikuntza).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2009ko abuztuaren 3an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0920444