104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Arau Subsidiarioetako aldaketa

Ablitasko Udalak, 2009ko uztailaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ablitasko Arau Subsidiarioetan Raúl Baigorri Sánchezek eta Pilar Sánchez Antónek San José karrikari dagokionez sustatu duten aldaketa, Lourdes Porquet Ferrer arkitektoak prestaturiko proiektuarekin bat.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ablitasen, 2009ko uztailaren 30ean.-Alkatea, Luis María Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0920471