104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2061/2009 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludun izateko (Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea) hiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 11n emandako 1340/2009 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludun izateko (Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea) hiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko unibertsitateko erdi mailako tituludun izateko (Laneko Arriskuei Aurrea Hartzea) hiru lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

Izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Iñaki Moreno Sueskun jauna, mahaikide titular gisa, eta María Lourdes Larunbe Arretxe andrea, ordezko mahaikide gisa.

3. Ebazpen hau mahaikideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 3an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia ez egoteagatik (urriaren 4ko 444/2007 Foru Agindua), Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús Miguel Fortún Pérez de Ciriza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

ERASO ZABALZA, MARÍA ANGELES

Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik.

Iragarkiaren kodea: F0920857