104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MÉLIDA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu, D mailakoak, Melidako Udaleko E mailako funtzionarioen artean betetzeko, plantillako lanpostuen kopurua handitu gabe

1.-Arau orokorrak.

1.1. Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea du xede deialdi honek, Melidako Udalaren zerbitzuko plantillako langile finkoen artean, betiere deialdi honetan eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz egin da hautaproba murriztu honetarako deia.

1.2. Deialdiko hautaprobak gainditu ondotik, lanpostu horietarako izendatzen diren izangaiak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileriaren estatutuko D mailari atxikiak geldituko dira eta maila horri dagozkion ordainsariak jasoko dituzte, eta ordu arteko lanpostuak besterik gabe amortizatuko dira.

1.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute. Urteko oporrei dagokienez, izendatutako izangaiek ezin izanen dituzte batera hartu, ezta herrilurrak ureztatzeko garaian ere.

1.4. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko izangaiek izendapenaren aurretik zuten funtzionarioen araubide juridikoa. Gizarte Segurantzaren eta osasun laguntzaren araubide berari ere eutsiko diote.

1.5. Deialdiaren mailari eta kategoriari dagozkien eginkizunak beteko dituzte. Izendatzen direnek lehendik zeuden udal alorrei atxikita jarraituko dute, baina zituzten eginkizunez gain, sailkapen maila berriaren ondoriozkoak bete beharko dituzte. Hauek dira eginkizunak:

-Ureztatze lana antolatu eta gainbegiratzea, baita nekazaritzako beste lan batzuk ere.

-Herriko argien mantentze eta kontserbazio lana, baita hornidura eta saneamenduko udal sarearena ere.

-Udalaren eraikin eta instalazioen garbiketa eta mantentze lana.

-Lorategiez eta kale eta plazetako zuhaitzez arduratzea.

-Kale eta plazak ureztatu eta garbitzea.

-Behin-behineko langileen arduradun izatea Udalaren obretan.

-Hilerriko arduradun eta ehorzle izatea.

-Bere lana dela eta, era guztietako ibilgailuak gidatzea, bereziak barne.

-Bere gain uzten ahal diren antzeko beste lan batzuk, halako espezializazio baten beharrik izan gabe, nolabait lanbidearen berri izatea eta nolabaiteko trebezia izatea eskatzen dutenak.

2.-Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Melidako Udaleko funtzionarioa izatea, E mailakoa.

b) Eskola Graduatuaren titulua, Lanbide Heziketako 1. mailako titulua edo baliokideren bat izatea.

Titulazioaren baldintza betetzen ez denean, horren ordain izan daiteke Nafarroako administrazio publikoetan zortzi urteko zerbitzuak eman izana frogatzea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

2.2. Aipatu baldintzak deialdi honetako bederatzigarren oinarrian azaldutako epean eta moduan egiaztatu beharko dituzte izangai hautatuek. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen direla ulertuko da eta hautapen prozedura osoan izendapenera arte bete beharko dira.

3.-Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak, eransten den ereduaren araberakoak, Melidako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean; edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean zehazten diren bideetako edozein erabiliz.

3.2. Izangaiek, eskabidearekin batera, seigarren oinarrian ezarritako merezimenduak egiaztatzeko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte lehiaketaldian baloratuak izan daitezen. Agiriak jatorrizkoak edo kopia behar bezala konpultsatuak izanen dira, bestela aurkeztu gabetzat joko dira.

4.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Udalaren iragarkien oholean jarriko da ikusgai.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko. Horretarako Udalaren Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu beharko dute.

4.3. Erreklamazioetarako epea iraganik eta, halakorik bada, haiek ebatzitakoan, alkateak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du.

5.-Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

-Mahaiburua: Francisco Jaso Martínez, Melidako Udaleko alkatea.

-Ordezkoa: Marta Malón Pérez, Melidako Udaleko lehen alkateordea.

-Mahaikidea: Isidoro Muneta González, Udaleko arkitekto aholkularia.

-Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

-Mahaikidea: Fernando Mañas Pina, Melidako Udaleko zinegotzia.

-Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

-Mahaikidea: Katherine Pérez Arellano, Melidako Udaleko langilea.

-Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

-Mahaikide-idazkaria: Ana Huércanos Marco, Melidako Udaleko idazkaria.

-Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

5.2. Izangaiek epaimahaiko kideak ezesten ahal dituzte, Administrazio Prozedurari buruzko Legean aurreikusitako moduan eta baldintzetan.

Errefusatze, abstentzio edo bestelako zioak direla-eta, ordezkoekin ere ezin bada epaimahaia eratu, alkateak eskumena izanen du honelako egoerak gainditzeko beharrezkoak diren epaimahaikideak eta haien ordezkoak izendatzeko.

5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, gutxienez kideen gehiengo osoa bilduta. Gehiengo hori jarduketa erabakigarri guztietarako eskatu ahal izanen da, deusetan ukatu gabe erabakigarriak ez diren zainketa edo kontrol jarduketetarako kideek delegazioak egitea.

Bertaratutako kideen gehiengoz hartuko dira erabakiak, eta berdinketa suertatzen bada, mahaiburuaren kalitateko botoak erabakiko du.

5.4. Epaimahaiak berak ebatziko ditu probetan suerta daitezkeen zalantza edo erreklamazioak, deialdiko baldintzei buruzkoak barne direla.

5.5. Epaimahaiak behar duen laguntza eta aholkularitza eska dezake, proben garapen, azterketa nahiz baloraziorako, hargatik ere galdu gabe erabakiak hartzeko esklusibitatea eta probak kalifikatzerakoan dagokion erantzukizuna.

6.-Lehiaketaldia.

6.1. Lehiaketaldian 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztergarria izanen.

6.2. 3.2 atalean ezarritakoari jarraikiz alegatu eta frogatutako merezimenduak ondoko baremoaren arabera puntuatuko dira:

-Nafarroako administrazio publikoetan zerbitzu anitzetako enplegatu lanetan egindako zerbitzuak: 3 puntu, urte bakoitzeko; gehienez ere, 30 puntu.

6.3. Lehiaketaldia bukaturik, izangai bakoitzaren puntuazioa Melidako Udalaren iragarki oholean jarriko da jendaurrean. Oposizio-lehiaketako puntuazio osoa, lehiaketaldian lortutako puntuazioaren eta oposizioaldian lortutakoaren batura izanen da.

7.-Oposizioaldia.

7.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean, probak hasteko tokia, data eta ordua zehaztuko dira.

7.2. Oposizioaldian proba hau eginen da:

Epaimahaiak erabakiko du zer ariketa egin: zenbait galdera labur, test motakoak, izanen dira zerbitzu anitzetako enplegatu batek bete beharreko eginkizunei buruz (udal mugapearen ezagutza, nekazaritza, igeltserotza, laneko tresna eta lanabesak erabiltzen eta haien mantentze lanean jakitea, lorezaintza eta lanpostuko eginkizunei lotutako beste zeregin batzuk). Ondoren, epaimahaiak galderak egiten ahalko dizkie izangaiei, aparte bakoitzari, ariketan emandako erantzunei buruz. Ariketa honetan gehienez ere 70 puntu eskuratuko dira. Gutxienez, 35 puntu atera beharko dira, baztertuta geldituko baitira puntuazio hori gainditzen ez duten izangaiak.

7.3. Oposizioaldiko ariketa bukatutakoan, hura gainditzen duten izangaien zerrenda ezarriko da, lortutako puntuazioarekin batera, Melidako Udalaren iragarki oholean.

7.4. Izangai guztiek nortasun agiri nazionala edo legez baliokidea den agiria aldean dutela agertu beharko dute probara. Probetan iruzurra egiten bada, edozein delarik ere, izangaia segituan baztertuko da, etor daitezkeen jarduketa penalak ukatu gabe.

8.-Proben emaitzak.

8.1. Kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda helaraziko dio alkateari, lehiaketaldiko puntuak eta oposizioaldiko ariketetan izangai bakoitzak erdietsitako kalifikazioak batuz ateratako puntuazioaren arabera, eta horrekin batera puntuaziorik altuena erdiesten duten izangaiak izendatzeko proposamena eginen du.

9.-Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Alkateak zerbitzu anitzetako enplegatu, D mailakoak, izendatuko ditu epaimahaiak igorritako izendapen proposamenean sartutakoak. Horiek, aldez aurretik, deialdiaren 2. oinarriko baldintzak betetzen dituztela beharko dute frogatu dokumentuen bidez.

9.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

-Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Melidan, 2009ko abuztuaren 9an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Eskabide eredua

Izena: .............................; NANa: ..............; helbidea: ..............................................................................................................

Azaltzen dut:

Melidako Udalak zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu, D mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia onetsi duela.

Haren 2. oinarrian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Eskatzen dut:

Aipatu deialdian onartua izatea, hautaproban parte hartu ahal izateko.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0920740