104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

317/2009 Ebazpena

2009ko uztailaren 15ean, Iruñerriko mankomunitateburuak 317/2009 Erabakia hartu zuen. Hain zuzen ere, erabaki horren testu osoa honako hau da:

Iruñerriko mankomunitateburuaren 241/2003 Erabakiaren bidez, Iruñerriko Mankomunitatean ordura arte zeuden pertsonen fitxategi automatizatuak arautu ziren. Erabakia NAOn argitaratu zen, 2004ko otsailaren 2an, 14. zenbakian.

Geroago, taxi zerbitzua kudeatzeko eskumenak bere gain hartu zituen Iruñerriko Mankomunitateak. Honenbestez, premiazkotzat jo zen eskumen horiek bere gain hartzearekin lotutako fitxategiak sortzea.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.1 artikuluak dio administrazio publikoetako fitxategiak sortu, aldatu edo kentzeko nahitaezkoa izanen dela xedapen orokor bat argitaratzea Estatuaren Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean.

Urtarrilaren 23ko 22/2009 Erabakiaren bidez "Taxi gidariak. Baimenak kudeatzea" eta "Taxi gidariak. Mediku datuak" izeneko fitxategiak sortu ziren. Erabakia 2009ko otsailaren 23ko NAOn argitaratu zen, 23. zenbakian. Aipatu fitxategi horien berri eman zitzaion Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazpen telematikoen NOTA sistemaren bidez, 2009ko maiatzaren 28an.

2009ko uztailaren 3an erregistro honetan sartu da Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren jakinarazpen bat. Horretan adierazten dute, fitxategi horiei dagokienez, horiek inskribatu direla Datuak Babesteko Erregistro Nagusian (RGPD) eta aldatu behar izanen direla. Izan ere, bi fitxero horiek tratatzean erabilitako tratamendua sartu behar da zuzenketa arautzen duen xedapenean, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren garapen araudiko 52. artikuluari eta hurrengoei egokitzeko. Abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen hori, Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluari lotuta.

Aurretik azaldutako hori kontuan hartuta eta Iruñerriko Mankomunitateko Estatutuen 17. artikuluak mankomunitateburuari ematen dion eskumenaren arabera,

ERABAKI DUT:

1. Ondoren aipatzen diren izaera pertsonaleko fitxategiak aldatzea, zehazten den bezala:

1. "Taxi gidariak. Baimenak kudeatzea" izeneko fitxategia. Erabili den tratamendu sistema sartzea d) atalean, beraz, honela geldituko da.

d) "Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN, helbidea eta telefonoa.

Beste mota bateko datuak: arau-hausteei dagozkienak eta enpleguarekin lotutakoak.

"Tratamendu sistema: mistoa".

2. "Taxi gidariak. Mediku datuak" izeneko fitxategia. Erabili den tratamendu sistema sartzea d) atalean, beraz, honela geldituko da.

d) "Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-abizenak, NAN, helbidea eta telefonoa.

Bereziki babestuta egonen diren datuak: osasun datuak.

"Tratamendu sistema: eskukoa".

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, honako hau adieraztearekin bat: Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen 7/85 Legearen 52.2 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat, erabaki honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-helegitea aurkeztu ahal izango da Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik aukeran du berraztertzeko helegitea aurkeztea, Iruñerriko mankomunitateburuari zuzendua, edota gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko uztailaren 15ean.-Jarduneko mankomunitateburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0920416