104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2009ko uztailaren 30ean egin bilkura arruntean, ondoko testua duen erabakia hartu zuen:

1.-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen udal ordenantza hasiera batean onestea.

2.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, ordenantza hau jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.

3.-Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, baina horrek ez du baztertzen Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Vianan, 2009ko ekainaren 19an.-Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0920411