95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

255/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 30ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, María Antonia García Gurría Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Kontsumo Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Herri Administrazioen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian, xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuak bitarte baterako izendatzea eta kargutik kentzea kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrari dagokio.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bidez eskuratu ditudan eskurantzen arabera, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretua ikusirik,

AGINDU DUT:

1. María Antonia García Gurría Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Kontsumo Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu honen berri ematea interesdunari, Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 30ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0810680