95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Udalak Erripagaineko F-1.2 lurzatian duen partaidetza Udalaren lurzoruko ondarean sartzea

Iruñeko Udalak, 2008ko ekainaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 20-JUN-08 (4/CU)

"Ikusita Udalbatzak 2008ko ekainaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabakia, eta 2008ko maiatzaren 13ko eta 21eko zein ekainaren 9ko txostenekin bat, espedientean ageri baitira, Udalak Erripagaineko F. 1.2 lurzatian duen %50eko partaidetza Udalaren lurzoruko ondarean sartzea erabaki da."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2008ko ekainaren 26an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0810519