95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI-ARANATZ

Zumurdiñeta industrialdeko 3. poligonoko 1128. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko uztailaren 2an egindako bilkuran, ikusirik Gestion de Solares y Promociones S.L.k aurkezturiko eskaera eta proiektua, 3. poligonoko 1128. lurzatian eragina duen xehetasun azterlanaren izapideak egiteko; eta ikusirik, orobat, espedienteko txosten teknikoak.

Kontuan hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 62. eta 76. artikuluetan xedatua.

Honako hau erabaki zuen:

1. Xehetasun azterlana hasiera batez onestea eta jendaurrean edukitzea hogei eguneko epean.

2. Interesdunei honen berri ematea eta argitara ematea, legez ezarritako moduan.

Etxarri Aranatzen, 2008ko uztailaren 11n.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0810890