95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI-ARANATZ

1. poligonoko 676. lurzatiaren xehetasun azterlana (UE-16). Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko uztailaren 2an egindako bilkuran, ikusirik Alero S.L. Construcciones Esteban Razkin, S.L. enpresen aldi baterako batasunak egindako eskaera eta aurkezturiko proiektua, Udal Planeko UE-16 unitatean 1. poligonoko 676. lurzatian eragina duen xehetasun azterlanaren izapideak egiteko; eta ikusirik, orobat, espedienteko txosten teknikoak.

Kontuan hartuz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 62. eta 76. artikuluetan xedatua.

Honako hau erabaki zuen:

1.-Xehetasun azterlana behin-behinekoz onestea eta jendaurrean edukitzea 20 eguneko epean.

2.-Interesdunei honen berri ematea eta argitara ematea, legez ezarritako moduan.

Etxarri Aranatzen, 2008ko uztailaren 11n.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0810889