95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARANO

Aurrekontuko 02/2008 aldaketaren espedientea. Behin betiko onespena

Aranoko Udalak 2008ko maiatzaren 29an egindako bilkuran, hasiera batez aho batez onetsi zuen 2008ko aurrekontu orokorraren 2. aldaketa.

Aldaketa hau jendaurrean egon da, 2008ko ekainaren 16ko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta.

Jendaurreko epea pasa ondoren, inolako erreklamaziorik gabe, aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Entitateen Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. eta 214. artikuluen arabera.

Aldaketak ondorengo hauek dira:

Kreditu gehikuntza

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak. Zenbatekoa: 29.500,57 euro.

II. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 2.500,00 euro.

Guztira, zenbatekoa: 32.000,57 euro.

Honela finantziatzen da:

VIII. kapitulua.-Diruzaintzako gerakinak, gastu orokorretarako: 32.000,57 euro.

Guztira, zenbatekoa: 32.000,57 euro.

Aranon, 2008ko uztailaren 8an.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0811049