95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

UZTARROZE

Oihan enkantea

Udal honek, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra.-"Garagardoia" alderdian 273 ler gorri, 259,91 metro kubiko zur eta 32,12 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 11.588,93 euro.

Proposamenak (iragarkiaren bukaerako proposamen ereduari lotuak), hasierako prezioaren ehuneko 2 utzi izanaren gordekinarekin eta enpresaren kalifikazio agiriarekin batera, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik kontatzen hasita, hamabost egun natural igaro ondoko lehenengo egun balioduneko eguerdiko ordu biak baino lehen. Egun hori larunbata bada, hurrengo asteartean eginen da enkantea. Ondoren, ireki eginen dira.

Baldintza partikularren agiriak interesdunen eskura daude udal idazkaritzan, bulego orduetan.

Uztarrozen, 2008ko uztailaren 2an.-Alkate udalburua, Jesús Javier Ederra Sola.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ........................... N.A.N.: .............. Bizilekua: ....................... Karrika: ................... Zenbakia: .................. Etxebizitza: ......... Telefonoa: ............

Eskatzen dut:

Eskatzen dut niri eslei dakidala 2007ko oihan lotea, haren salmenta 2008ko ... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ............ egunekoan iragarri baitzen, onartzen baitut balorazio teknikoa, honako diru kopuru honen truke: .................. (letraz eta zenbakiz) ............ euro.

Iragarkiaren kodea: L0810676