95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IZABA

Oihan enkantea

Udal honek, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du ondoko oihan aprobetxamendua saltzeko:

Lote bakarra.-Belarbartzeko Artikomendia alderdian 541 ler gorri, 595,36 metro kubiko zur eta 81,18 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 23.927,90 euro.

Proposamenak (iragarkiaren bukaerako proposamen ereduari lotuak), hasierako prezioaren %2 diruzaintzan utzi izanaren gordekinarekin eta enpresaren sailkapen agiriarekin batera, udal idazkaritzan aurkeztuko dira behar bezala beteta, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamabosgarren egun balioduneko 13:00ak baino lehen. Horren ondotik irekiko dira proposamenak.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak ikusgai daude Udalaren Idazkaritzan.

Izaban, 2008ko uztailaren 3an.-Alkate udalburua, Angel Luis de Miguel Barace.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ................ NAN zenbakia: ......... Herria: .............. Helbidea (kalea/plaza, zenbakia): ................... enpresaren sailkapen agiriaren zenbakia: .......................... Eskatzen dut niri eslei dakidala Izabako Udalaren 2008ko oihan lote bakarra, haren salmenta ... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ............ egunekoan iragarri baitzen, onartzen baitut balorazio teknikoa, honako diru kopuru honen truke esleitu ere: ............... (letraz eta zenbakiz) ............... euro.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0810690