95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Mankomunitate-burutzaren delegazioa

2008ko uztailaren 3an, Iruñerriko Mankomunitateburuak 262/2008 ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:

"Mankomunitateko estatutuen 21. artikuluan arabera, Mankomunitateburuak bere eskumen generikoak delegatu ahalto ditu bai Batzorde iraunkorrean bai bere edozein partaiderengan.

Aipatu ordezkapena Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaran Erregelamenduko 44. artikuluko 1. eta 2. ataletan jasotako baldintzekin bat etorri beharko da.

Mankomunitate-burua ez denez egonen 2008ko uztailaren 16tik 2008ko uztailaren 20ra arte, bi egun horiek barne.

Horren arabera,

EBATZI DUT:

1. Aipatu erregelamenduko 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, Mankomunitateko estatutuen 21. artikuluari doakionez, Mankomunitate buruari dagozkion eskumenak oro Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kide Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunarengan delegatzea.

2. Delegazio honek indarra izanen du 2008ko uztailaren 16tik 2008ko uztailaren 20ra arte, bi egun horiek barne.

3. Delegazio hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2008ko uztailaren 3an.-Mankomunitateburua, Javier Torrens Alzu.

Iragarkiaren kodea: L0811001