95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LUKIN

Kargu publikoen araubide ekonomikoaren aldaketa

Lukingo Udalak, 2008ko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

Abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legeak ezartzen du Foru Komunitateko udaletako hautetsiendako ordain ekonomikoen diru-laguntzetarako finkatutako zenbatekoa urtero eguneratuko dela Foru Komunitateko kontsumorako prezioen indizearen arabera. Horiek horrela,

Udalak, gaiaz jardun ondoren, honako hau erabaki du aho batez:

a) Udalkideendako 205 euroko ordaina ezartzea osoko bilkura arrunt nahiz berezietara eta alkateak deitzen dituen bertzelako bilkuretara egiazki joaten diren aldi bakoitzeko, urtean 1.230,00 euroko muga duela bakoitzak.

b) Alkatearendako hileko 306 euroko dieta finkatzea astero udal bulegoean agertzeagatik.

c) Erabaki honek 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du atzera eragina.

d) Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Lukinen, 2008ko ekainaren 7an.-Alkatea, Luis Ramón Azcona Gil.

Iragarkiaren kodea: L0810540