95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA Ingurumen baimen integratuaren eskaera, Transportes y Chatarras Arturo enpresak egina.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 22. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Espedientea: 311/2008 Ebazpena, ekainaren 23koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana.

Eskatzailea: Transportes Y Chatarras Arturo.

Jarduera: Industria hondakin ez-arriskugarrien biltegia.

Tokia: Industrialdea, M-8 nabesaila, 7. lurzatia.

Udalerria: Castejón.

Iruñean, 2008ko ekainaren 23an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0810042