95. ALDIZKARIA - 2008ko abuztuaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

284/2008 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, jendaurrean paratzen duena "Zilbetiko (Erro, Nafarroa) sei zundaketen sarbide eta kokapenen Ingurumen eraginaren azterlana". Sustatzailea Magnesitas Navarras enpresa da.

Jarduera hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko I) atalean dago jasota, eta horrenbestez, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Dekretu horrek Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Ikusirik Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak egin duen txostena, non aurkeztu den dokumentazioa aztertzen baita, eta kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea hogeita hamar egunez jendaurrean jartzea proposatu da.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 35.2 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluan xedaturikoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Jendaurrean jartzea, hogeita hamar egun baliodunean, "Zilbetiko (Erro, Nafarroa) sei zundaketen sarbide eta kokapenen Ingurumen eraginaren azterlana", Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Legearen 35.2 artikuluan ezarritakoarekin bat. Sustatzailea Magnesitas Navarras enpresa da.

Horretarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Erroibarko Udaletxean, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Erroibarko Udalari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko ekainaren 11n.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0810031