93. ALDIZKARIA - 2008ko uztailaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

2185/2008 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Enpresa zuzendari nagusiak emana, instalazio termikoetako energiaren kontsumoa (berokuntzakoa, girotzekoa eta ur bero sanitarioa ekoiztekoa) gutxitzeko diru-laguntzen 2008ko deialdia onesten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuak, 2008ko otsailaren 26an, lankidetzarako esparru-hitzarmen bat sinatu zuten, Energia Aurrezteko eta Eragimenez Erabiltzeko Estrategiako 2008-2012 urteetako Ekintza Planean (PAE4+) aurreikusitako jarduketak zehaztu eta abian jartzeko 2008-2012 urteetan.

E4aren azken helburua da gure eragimena handitzea energiaren kontsumoan, gure energia sistema iraunkorragoa izateko (ingurumenean eragin txikiagoa eta klima aldaketan ondorio gutxiago), lehiakorragoa (ondasunak eta zerbitzuak sortzeko energia gutxiago behar delako) eta segurua (gehien-gehienak kanpotik ekartzen ditugun baliabideekiko mendekotasuna murrizten delako).

Testuinguru horretan, energiaren arloko jarduketak egin nahi dira energiaren kontsumoa murrizteko eta intentsitate energetikoa (energia kontsumoaren eta barne produktu gordinaren arteko erlazioa) txikitzeko. Neurrien artean diru-laguntzen deialdi hau dago besteak beste.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluan xedaturikoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, 2008ko ekainaren 30eko Erabakiaren bidez, plan horri dagozkion diru-laguntzak banan-banan ebaluatzeko araubidean ematea erabaki zuen.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Instalazio termikoetako energiaren kontsumoa (berokuntzakoa, girotzekoa eta ur bero sanitarioa ekoiztekoa) gutxitzeko diru-laguntzen 2008ko deialdia onestea.

2. Diru-laguntzak emateko oinarriak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

3. Ebazpen honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko, 670.000 euroko gastua baimentzea, 2009ko gastuen aurrekontuetako kontusail honen kontura (kontusail hori 2008ko gastuen aurrekontuetako kontusailen baliokidea da): "Energia aurrezki eta eraginkortasunerako jarduketak" izeneko 810003-81140-7800-425200 kontusaila.

Funts horietatik 110.000 euro Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezpenerako Institutuak emanen ditu 2009an, azalpen zatian aipatutako hitzarmenari jarraikiz.

Halaber, 2009ko ekitaldian kontusail horretan izaten ahal den dirua deialdian hasieran aurreikusitakoari gehitzen ahalko zaio.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honek ez dio administrazio bideari amaiera ematen. Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete ebazpenaren kontra, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzenduta, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2008ko uztailaren 2an.-Enpresa zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

I. ERANSKINA

Instalazio termikoetako energiaren kontsumoa (berokuntzakoa, girotzekoa eta ur bero sanitarioa ekoiztekoa) gutxitzeko diru-laguntzen 2008ko deialdia onesteko oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea.

Diru-laguntza hauen helburua, onura publikoari dagokionez, inbertsioak egitea da, instalazio termikoen eragimena (berokuntzarena, girotzearena eta ur bero sanitarioaren ekoizpenarena) hobetu eta etxebizitzetako eta hirugarren sektoreko eraikinetako pertsonen ongizate termikoaren eta higienearen eskariari erantzuteko, energiaren kontsumoa gutxitu eta Nafarroan eragimen eta intentsitate energetikoa ahalik eta gehien hobetzearren.

Merkataritzarako edo zerbitzuak emateko eraikinak dira hirugarren sektorekoak, eta industria nabeetako bulegoak barne hartzen dira definizio horretan.

2. oinarria. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Honako hauek hartzen ahalko dituzte diru-laguntza hauek: Nafarroan bizi diren pertsona fisikoek, pertsona juridikoek, irabazi asmorik gabeko erakundeek, toki entitateek, jabe elkarteek eta horiekin parekatzen diren guztiek, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Diru-laguntzaren xede den instalazio termikoak diru-laguntza emateko ebazpenaren ondoko bost urteetan beren duten eraikin edo etxebizitza berari eman beharko dio zerbitzua. Etxejabeen elkarteak betebehar horretatik salbuetsiak daude.

b) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, eta erantzukizuneko aitorpen baten bidez frogatu hala dela. Aitorpen horren eredua eskabidearekin batera eskuratzen ahalko da. Entitate publikoak betebehar orokor horietatik salbuetsiak daude.

3. oinarria. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak eta horiek gauzatzeko epea.

1. Nafarroan egiten diren inbertsio eta gastuetarako ematen ahalko dira diru-laguntza hauek, oinarri honetan aipatzen direnetarako. Eskuarki, etxebizitzetako eta hirugarren sektoreko eraikinetako berokuntzako, girotzeko eta ur bero sanitarioa ekoizteko instalazioetan egin beharreko jarduketa horiek %20 gutxitu beharko dute ohiko energiaren kontsumoa urtean. Jarduketa horiek dagokien arautegiko betebeharrak beteko dituzte eta agirien bidez frogatu beharko dira.

2. Instalazio termikoen eragimen energetikoa hobetzeko jarduketa mota hauek ezartzen dira, diru-laguntzaren xede direnak.

a) Zirkuitu irekiko banakako galdarak (atmosferikoak) kendu eta haien ordez etekin handiko zirkuitu itxikoak paratzekoak:

-Gutxieneko etekina, potentzia nominalean (PN) >= 90 + 2 log PN.

Adibidez: potentzia nominala 20 kW, gutxieneko etekina PN >= %92,6.

-Gutxieneko etekina, karga partzialean (0,3 PN) >= 86 + 3 log PN.

Adibidez: potentzia nominala 20 kW, gutxieneko etekina 0,3 PN >= %89,9.

b) Zirkuitu irekiko berogailuak (atmosferikoak) kendu eta haien ordez zirkuitu itxikoak paratzekoak.

c) Berogailu edo metagailu elektrikoen bidezko berokuntza sistemak kendu eta etekin handiko zirkuitu itxiko galdaretan oinarrituriko berokuntza sistemak paratzekoak (a puntua ikusi). Kasu horretan instalazio osoa izanen da diru-laguntzaren xede: galdara, banaketa zirkuitua, berogailuak eta erregulazioa.

d) 400 kW-tik gorako potentzia nominala daukaten instalazio zentralizatuen erreforma:

-Beroa eta hotza sortzeko tresnak kendu eta etekin energetiko handiko beste batzuk paratzea (a puntua ikusi).

-Enegia aurrezten duten ekipo eta instalazioak erregulatu eta kontrolatzeko sistema berriak.

-Energiaren kontsumoaren banakako zenbaketa eta telekudeaketa ezartzea, Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Erregelamenduko IT 1.2.4.4 jarraibide teknikoan xedaturikoarekin bat.

e) Banaketa sareen erreforma: beroa daramaten fluidoen mugimendu ekipoak kendu eta haien ordez etekin energetiko handiagokoak paratzea, banaketa sarea hobeki bakartzea eta banaketa sarea beste modu batez diseinatzea, erabileraren eta erabiltzeko ordutegiaren arabera eskualdekatzea barne.

f) Kanpoko airearen bidez hozteko eta erauziriko airearen beroa berreskuratzeko sistemak paratzea.

g) Hiria edo auzoa berotu edo hozteko sistema zentralizatu berriak edo eraikin batzuk hornitzen dituztenak paratzea edo daudenak berritu eta handitzea. Kasu horretan, sortzeko ekipoak, beroa daramaten fluidoetarako hodiak hedatzea, haiek erregulatu eta kontrolatzeko sistemak eta denak ezartzeko zuzenean esleitzen ahal den lan zibila barne izanen dira.

h) Energia termikoa (beroa eta/edo hotza) sortzeko instalazio geotermikoak, girotzekoak, bero bonbak darabiltzatenak, lurrarekin trukatzen direnak, bai zirkuitu irekikoak, bai zirkuitu itxikoak. Gehienez ere kostu hau izaten ahalko da diru-laguntzen xede (BEZik gabe):

-Zirkuitu itxia, goitik gorako zundatzea: 1.400 euro / kWe.

-Zirkuitu itxia, ezkerretik eskuinerako zundatzea: 1.000 euro / kWe.

-Zirkuitu irekia: 490 euro / kWe.

3. Diru-laguntza jasotzen ahal duen inbertsioa edo gastua egiteko epea 2007ko irailaren 22tik 2009ko abuztuaren 14 artekoa izanen da.

Obra 2009ko abuztuaren 14aren ondoren bukatzen bada, inbertsioa egiteko jarritako epetik kanpo dagoela joko da, eta geroko laguntzak eskatzen ahalko dira.

4. oinarria. Diruz laguntzen ahal den kostua eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

1. Eraikin edo etxebizitzako instalazio termikoetako eragimena (galdarena eta girotze sistemena) hobetzeko zuzenean balio duten osagai edo lanak izanen dira bakarrik diru-laguntzen xede. Energiatik kanpoko helburuetarako osagai edo lanengatik ez da diru-laguntzarik emanen.

Edozein kasutan, diru-laguntzen xede diren inbertsio eta gastuek 600 eurotik gorakoak izan beharko dute (BEZa kanpo).

BEZa diru-laguntzaren xede izan daitekeen kostutzat joko da, baldin eta onuradunak ezin badu berreskuratu. Horretarako, BEZa kostu kengarri gisa ez duten erakundeek hori frogatzen duten agirien kopia aurkeztuko dute. Hainbanaketa araubidean badaude, kostu hori kalkulatzeko oinarria izanen da diru-laguntza eman aurretik amaitu den azken ekitaldiko behin betiko hainbanaketa. Kasu horretan, azken emaitza aurkeztu beharko dute haien betebehar fiskalen likidazioan.

Leasingen bidez finantzaturik eskuratutako aktiboak diru-laguntzaren xede izan daitezke, betiere eragiketa osoaren BEZa aldez aurretik kontratuaren hasieratik pagatzen bada eta kontratuan hori bukatzean aktiboa eskuratzeko konpromiso irmoa ageri bada.

Ez dira behin ere diru-laguntzen xede izanen:

-Lizentzia edo baimenengatik pagatu beharreko tasak eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.

-Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.

-Instalazio termiko kolektiboak deszentralizatzeko jarduketak (hots, instalazio zentralizatuak banakako bihurtzekoak).

-Oro har, argi eta garbi zehazten ez diren gastuak edo inbersioaren helburu energetikoak lortzeko xede zuzena ez dutenak. Betiere Enpresa Zuzendaritza Nagusiaren irizpidea nagusituko da dudarik izanez gero.

2. Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa diru-laguntzaren xede izan daitekeen kostuaren ehunekoa izanen da, jarduketa mota bakoitzerako honelaxe ezarri dena:

a) Zirkuitu irekiko banakako galdarak (atmosferikoak) kendu eta haien ordez etekin handiko zirkuitu itxikoak paratzekoak:

%22

b) Zirkuitu irekiko berogailuak (atmosferikoak) kendu eta haien ordez zirkuitu itxikoak paratzekoak.

e) Banaketa sareen erreforma:

f) Kanpoko airearen bidez hozteko eta erauziriko airearen beroa berreskuratzeko sistemak paratzea.

c) Berogailu edo metagailu elektrikoen bidezko berokuntza sistemak kendu eta etekin handiko zirkuitu itxiko galdaretan oinarrituriko berokuntza sistemak paratzekoak.

%30

d) 400 kW-tik gorako potentzia nominala daukaten instalazio zentralizatuen erreforma

g) Hiria edo auzoa berotu edo hozteko sistema zentralizatu berriak edo eraikin batzuk hornitzen dituztenak paratzea edo daudenak berritu eta handitzea

h) Energia termikoa (beroa eta/edo hotza) sortzeko instalazio geotermikoak, girotzeko

Aurreko portzentajeak galarazi gabe, diru-laguntza gehienez ere 10.000 eurokoa izanen da etxebizitza bakar bat (edo antzeko lokal bat) ukitzen duten instalazioetarako eta 300.000 eurokoa instalazio zentralizatu edo antzekoetarako.

5. oinarria. Eskabideen aurkezpena.

1. Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2008ko urriaren 15ean (biak barne) bukatuko da.

Eskabideak eta bestelako agiriak Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko erregistroan aurkeztuko dira (Tomás Caballero parkea, 1, 31005 posta kodea, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetako batean.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

2. Sistema zentralizatuak erreformatu nahi dituzten jabe elkarteetan, eskabidea elkartearen izenean aurkeztu beharko da, ez auzo bakoitzaren izenean.

3. Eskabideak ereduaren arabera beteko dira. Hona hemen non atzeman daitezkeen:

-Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Tomás Caballero parkeko 1ean).

-www.cfnavarra.es/industria/areas/energia/index.htm webgunean, "Energia aurrezteko jarduketetarako laguntzak" izeneko atalean.

Eredu horretan, eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa zehazten da.

6. oinarria. Diru-laguntzaren xedea.

Diru-laguntza hau banakako ebaluazioaren bidez tramitatuko da. Eskabideak hartu ahala banatuko da diru-laguntza, aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean.

Diru-laguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Enpresa zuzendari nagusiari dagokio. Ebazpena beranduenez ere eskabidea aurkezten den datatik sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da.

Epe horretan eskatzaileari berariazko ebazpenik jakinarazi ezean, eskabideak administrazio isiltasunaren bidez onartu direla ulertuko da.

Aurkeztutako eskabidearen berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

7. oinarria. Justifikazioa eta diru-laguntzaren ordainketa.

1. Onarturiko diru-laguntza kobratzeko eskubidea izateko, onuradunak frogatu beharko du diru-laguntzaren xede den jarduketa egin egin duela, 2009ko abuztuaren 31 baino lehen agiri hauek aurkeztuz:

a) Diruz lagundutako inbertsio edo gastu osoari dagozkion fakturen fotokopiak eta ordaindutakoaren frogagiriak (bankuko agiriak edo ordainagiriak).

Salbuespen gisa, diru-laguntzaren onuraduna toki entitate bat denean, ordainagiri gisa honako hauek onartuko dira: diru-laguntzaren inbertsio edo gastuaren harrera agiria, inbertsio edo gastu hori pagatzeko ebazpena edo udal edo kontzejuko alkate edo idazkariaren erantzukizuneko aitorpena, diru-laguntzaren xede den jarduketa burutu dela eta 2009ko urriaren 31 baino lehen pagatuko dela dioena. Kasu horietan, onuradunak diru-laguntzaren xede den inbertsio edo gastua osorik pagatu duela frogatzen duten agirien fotokopiak aurkeztu beharko ditu.

b) Instalazioa terkmikoren ziurtagiriaren kopia, enpresa instalatzaileak eskatzaileari emana, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak apirilaren 1ean eman 28/2004 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera tramitatuko dena. Foru agindu horren bidez arauzko kontrola duten instalazioak abian jartzeko tramitazio administratiboan erabili beharreko prozedura ezarri zen.

c) Gas aparatuak abian jarriz gero, aparatua abian jarri dela adierazten duen agiria eta gasa hartzen duen instalazioaren ziurtagiria. Gainera, aurreko puntuan aipatzen den instalazio termikoaren ziurtagiria 2008ko uztailaren 31 eta gerokoa baldin bada, enpresa instalatzaile baimenduneko arduradunaren adierazpena, ordeztu den aparatua ezin dela erabili eta suntsitu eta birziklatzeko baimenduriko kudeatzaile bati eman zaiola dioena.

Gas aparatuak Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko Erregelamendu teknikoa onesten duen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuko ITC-ICG-08ko 5.3 atalean eta haren jarraibide tekniko osagarrietan xedaturikoarekin bat abiaraziko dira.

d) Diruz laguntzen ahal den gastua 30.000 euro baino handiagoa bada, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela. Horretarako, gutxienez bi eskaintza aurkeztu beharko ditu eta hautatutako eskaintzarako arrazoiak justifikatu.

Onuraduna aurrekotik salbuetsiko da, diru-laguntzaren xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile ez dagoenean edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin denean.

e) Aurretik Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarik jaso ez bada, transferentzia bidez kobratzeko eskabidearen inprimakia (jatorrizkoa) aurkeztu beharko da. Inprimakia Nafarroako Gobernuaren webgunean (www.navarra.es) eskuratzen ahal da.

f) Diru-laguntza emateko ebazpenean zehazten den beste edozein agiri.

2. Ezarririko modu eta epean hala justifikatu ezik, diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

3. Egiaztagiriak aztertuta, Lurralde Azpiegituren Atalak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Enpresaren zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da.

9. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta haiek ez betetzearen ondorioak.

1. Diru-laguntzaren onuradunek, jabeen elkarteak izan ezik, jarduketa burutzen den eraikin edo etxebizitzaren jabetzari eutsi beharko diote, diru-laguntza eman eta hurrengo bost urteetan.

2. Onuradunek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Zerga arloko eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik dauzkala frogatzeko, eskabidean interesdunari jakinarazten zaio baimena ematen diola departamentuari hura frogatzen duten datuak diru-laguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko.

3. Diru-laguntza emateko ebazpenean, oinarri hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako baldintzak osorik bete ezik, onartutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharrak hein batean bete ezik, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere zehaztuko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa itzuliko.

Arauak ez betetzeagatik emandako diru-laguntzak kobratzeko eskubidea galdu eta kopuru horiek askatuz gero, aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik hasiera batean ezetsi ziren eskaeretarako erabiltzen ahalko dira.

10. oinarria. Laguntzen "de minimis" izaera.

Deialdi honetako laguntzak, toki entitateei, partikularrei edo jabe elkarteei ematen zaizkienak izan ezik, "de minimis" laguntzen barrenean sartzen dira, Europako Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1998/2006 Erregelamenduan eta Europako Batzordeak 2004ko urriaren 6an emandako 1860/2004 Erregelamenduan aurreikusitakoari jarraituz; lehenbiziko erregelamendu horretan zehazten da nola aplikatu EEaren Tratatuko 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei, eta bigarrenean, berriz, artikulu horiek berak nekazaritza eta arrantza sektoreetako "de minimis" laguntzei aplikatzeko arauak eman ziren.

Erregelamendu horiekin bat, onuraduna enpresa bat baldin bada, diru-laguntza horren zenbatekoa, hiru zergaldiz "de minimis" kontzeptuagatik harturikoak baturik, gehienez ere 200.000 euroko izanen da, 100.000 eurokoa errepide bidezko garraioko sektorean diharduten enpresendako edo 3.000 eurokoa Tratatuaren I. eranskineko zerrendan ageri diren produktuak ekoizten diharduten enpresendako.

Horretarako, enpresak behartuta daude kasuan kasuko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan araubide horretan hartutako bestelako laguntzak adieraztera, eskabidearekin batera emandako ereduarekin bat.

11. oinarria. Diru-laguntzaren bateraezintasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateraezinak izanen dira Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak ondasun berentzako emandako edozein diru-laguntza motarekin.

Halaber, Europako Batzordearen 1998/2006 Erregelamenduko 2.5. artikuluan xedatutakoarekin bat, "de minimis" laguntza ezin metatuko zaio diru-laguntzaren xede diren gastu berei dagokien laguntza publiko bati ere, metaketa horrek kategorien arabera salbuesteko erregelamenduan edo Europako Batzordeak hartutako erabakian ezarritako laguntzaren muga gainditzen badu.

12. oinarria. Oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa.

Oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

13. oinarria. Emandako diru-laguntzak argitaratzea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Eragimenaren eta Energia Berriztagarrien Atalak Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren webgunean jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak, hauexek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaien, onuradunak, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

Iragarkiaren kodea: F0810705